Azolla filiculoides Lam.

Azolla, uretako iratzea
Azolla_filiculoides_01_compr Azolla_filiculoides_02_compr

Deskribapena 1

Ur-iratze txiki iraunkorra, flotatzailea (ez sustraitua), 10 cm-ra bitartekoa, 6 cm-ra bitarteko askotariko sustrai bakunekin eta erabat hostoz estalitako zurtoin oso adarkatuekin. Kolore berdea, udazkenean eta neguan karmesi bilakatzen dena. Hosto bilobulatuak, inbrikatuak, bi lobuluz osatuak, goikoa papiladun ile ugarirekin, ertz hialino zabalarekin. Megasporak hiru flotagailurekin.

Biologia 1

Modu begetatiboan, fragmentazio bidez, ugaltzen den espezie termofiloa. Ugalketa sexual eskasa, uztailetik irailera esporula dezake, espora flotatzaileetatik protaloak osatuz. Harreman sinbiotikoa ezartzen du Anabaena azollae alga zianofizeoarekin, hostoen goiko lobuluaren azpialdeko barrunbeetan ostatatzen dena.

Habitata 1

Putzu, urmael eta urtegietako ur lasaiak, ureztapen-putzuak, ubideak, arroz-soroak, putzu artifizialak, erretenak eta putzu txiki naturalak erreken ibilguetan. Hazteko tenperatura optimoa 20-22oC dira, 7oC-tik behera eta 42oC-tik gora hil egiten direlarik. Uretan disolbatutako fosforo-kontzentrazioa da bere hazkundea kontrolatzen duen faktorea.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Atlas de las plantas alóctonas invasoras de España, Proyecto invasIBER.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/46

Más Información

NatuSfera Mapa