Centranthus ruber (L.) DC

Baleriana gorria, milamores, San Jorge lore
Centranthus_ruber_1 Centranthus_ruber_2 Centranthus_ruber_3

Deskribapena 1

Hemikriptofitoa. 30 eta 80 cm bitarteko belar iraunkorra. Ilegabea, zurtoin tente eta leun bakun edo adarkatuekin. Arrautza-formako edo forma eliptiko-lanzeolatuko hostoak, 8 eta 12 cm bitarteko luzeradunak eta 2-4 cm bitarteko zabaleradunak, osoak edo apur bat horzdunak, aurrez aurrekoak. Behealdekoak peziolatuak eta goiko partekoa sesilak. Lore oso ugariak, gorriak edo zuriak espoloiarekin, korinbo estuetan banatuak, panikula trikotomo bat eratuz luzatzen direnak. Fruitua akenio ilegabean.

Biologia 1

Belarki iraunkorra. Heldutasun sexualera iristen da ernatu eta urtebetera. Ugalketa nagusia sexuala da, sustrai-zati bidez ugaltzen bada ere. Ehunka hazi sortzen ditu, eta horiek haizearekin barreiatzen dira. Izurrite eta gaixotasunek gutxi eragiten diote. Toki eguzkitsuak nahiago baditu ere, erdi-itzalean ere aurkitzen da. Hotza neurri batean jasaten du. Lehorte-boladak jasaten ditu baina ingurune hezeetan hobe garatzen da.

Habitata 1

Landa-soroak eta jatorri antropikoko zonalde berdeak. Zonalde urbanizatuak. Erdialdeko sastrakak. Oinaldeko geruzako sastrakadi xerofitikoak. Ingurune eraldatuetako larredi eta belardiak. Baso menditar hezeak, laba-zelaietako landaredia eta habitat harkaiztar hezeak zuhaitz-baso edo pinudietan.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/282

Más Información

NatuSfera Mapa