Cortaderia selloana (Schult. & Schult.f.) Asch. & Graebn. 1900

Panpa-belarra, panpa-lezka
Cortaderia_selloana_01_compr Cortaderia_selloana_02_compr

Deskribapena 1

Belarki iraunkorra, graminoidea, 3 m-ra arteko altuerakoa, makolla sendoekin. Hosto lau, laminar, koriazeoak, ertz zerratuekin eta uki latzekoak, 1-3 m-koak. Infloreszentziak tamaina handiko panikulatan ("luma-erratz" gisa ezagunak), 30-100 cm-koak, zilar-kolore bereizgarriarekin eta pedunkulu luzeetan eutsiak.

Biologia 1

Uztaila eta urria bitartean loratzen da. Hazi bidez soilik ugaltzen da, haizeak erraz sakabanatzen dituen diaspora kantitate handia sortuz. Behin finkatuta, biziraupenerako joera handia du belarjaleentzat erakargarriak ez diren makolla handiak osatzen baititu, hostoetan silize-orratzak dituztenak.

Habitata 1

Padura-zonaldeak, duna-zonaldeak, ibaiertzak, errepideetako ertzak, zonalde eraldatuak eta hondakindegiak, ingurune erruderal degradatuak, lorategi-zonaldeak, erreketako ibilguak, iturburuak eta bestelako toki hezeak. Oso landare larrekoa, ongi egokitzen da muturreko tenperatura eta lehorteen aurrean, baina lurzoru heze eta eutrofikoak nahiago ditu.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Atlas de las plantas alóctonas invasoras de España

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/21

Más Información

NatuSfera Mapa