Cotula coronopifolia L.

Kotula
Cotula_coronopifolia_01 Cotula_coronopifolia_02 Cotula_coronopifolia_03

Deskribapena 1

Urteko belarkia, estoloniferoa, ilegabea, dekunbetea, aromatikoa eta 20 cm-ra bitarteko zurtoinekin. Hosto linealak, osoa edo hortz gutxi batzuekin, peziolorik gabeak eta lekatzaileak. Loreak muturreko kapitulu axialetan, pedunkulatuak eta 5-10 mm-ko diametrodunak. Kanpoaldeko loreek ez dute korolarik, emeak dira eta pedizelo luzea dute. 1,5 mm-ko fruitu akenioa, oso konprimatua eta hegalduna, kardilaunik gabea.

Biologia 1

Martxoa eta abuztua bitartean loratzen da. Hazi bidez ugaltzen da eta agian begetatiboki ere bai. Seguruenik, autobateragarria eta autogamoa izango da, lore txikiez osatutako beste askoren moduan. Dirudienez, ur-hegaztiek landare honen hedapenean laguntzen dute.

Habitata 1

Padura, arroz-soro eta ingurune heze gazietan naturalizatu da. Substratu oso hezeak behar ditu eta lokatz, lurzoru lohitsu eta ibaiertzetan bizi da, gatz-kantitate handia duten tokietan. Kostaldeko padura-komunitateak, Juncus maritimus-ez osatutako ihidiak Carex extensa-rekin eta padura-komunitate aurrendariak Arthrocnemum perenne eta Spergularia marina-rekin.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras y Asturnatura

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/482

Más Información

NatuSfera Mapa