Cyprinus carpio (Linnaeus, 1758)

Karpa
Cyprinus_carpio_compr

Deskribapena 1

Ziprinido handia, sarritan 70 cm-tik gorakoa. Muturreko aho protraktila, bi zentzumen-bizarrekin ahoaren alde bakoitzean. Alboak urre-kolorekoak ditu, bizkarrraldean iluntzen doazelarik. Bizkar-hegala luzea da, hasierako erradioa sendoa eta zerratua izanik, kolore ilunagokoa. 33-40 ezkata artean ditu aldameneko lerroan. Hainbat arraza daude hazkuntza intentsiboa dela eta. "Karpa arruntak" gorputz osoa ezkataz estalia du.

Biologia 1

Arrak orokorrean urtebeteren buruan iristen dira heldutasunera eta emeek hiru urte inguruan lortzen dute heldutasun sexuala. Errutea udaberri amaieran edo uda hasieran egiten dute, sakontasun gutxiko eta landaredi anitzeko zonaldeetan. 100.000-200.000 arrautza inguru jartzen dituzte pisu kilogramo bakoitzeko eta arrautzak 4 egunen buruan jaiotzen dira 15-20oC bitarteko tenperaturarekin. Elikadura omniboroa dute (landare-hondarrak, intsektuak, krustazeoak, beste arrainen kumeak, etab.), baina ornogabe bentikoak nahiago dituzte.

Habitata 1

Ur motelak edo geldiak nahiago dituzte, hondo lohitsuekin eta tenperatura epel edo beroekin, oso erresistenteak dira oxigeno-gabeziaren aurrean eta uraren kutsaduraren aurrean. Helduek sustraiak altxatzen dituzte, urpeko landaredia suntsitzen dute eta ura uhertzen dute, bestelako arrain eta animalien espezieak kaltetuz.

Iturriak 1

Libro Rojo de los Peces Continentales de España.

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/31

Más Información

NatuSfera Mapa