Dreissena polymorpha (Pallas, 1771)

Zebra-muskuilua
Dreissena_polymorpha_01 Dreissena_polymorpha_02

Deskribapena 1

Kuskubiko moluskua, 3 cm-ko tamaina eta itsas-muskuiluen forma antzekoa duena, baina marroi-ilun eta horixka koloreko diseinu marradunarekin sigi-sagan, hortik dator bere izen arrunta. Metro karratu bakoitzeko milaka banakako biltzen dituzten kolonia trinkoak osatzen dituzte substratu gogorren gainean.

Biologia 1

Bi ugalketa-ziklo urtean, udaberrian eta udazkenean. Sexubakarrak dira (zenbait kasutan hermafroditak). Emeak bi urtetara ugaltzen dira eta ernalketa kanpoaldekoa da. Ernalketa ondoren egun batzuk igarota, larbak jaiotzen dira eta oso azkar hazi eta sakabanatzen dira, denbora gutxian muskuilutegiak osatuz. Tolerantzia handia dute gazitasun- eta tenperatura-aldaketen aurrean eta hainbat egun egon daitezke uretatik kanpo. Erresistenteak ere bai kloroaren aurrean. Planktonaz eta esekita dagoen materia organikoaz elikatzen dira.

Habitata 1

Azaleko ur-ingurune askotan aurki daiteke, bereziki ur geldiak edo korronte gutxi badute: estuarioak, lakuak, urmaelak, aintzirak, ibaiak, urtegiak eta bestelako ur-masak, zonalde urbanizatuetan nahiz naturaletan.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Proyecto invasIBER.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Ornogabe ez artropodoak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_invertebrados_na.aspx
Ficha de la especie:
http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/dreissena_polymorpha_2013_tcm7-307133.pdf

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/188

Más Información

NatuSfera Mapa