Dreissena bugensis Andrusov, 1897

Quagga muskuilua
Dreissena_bugensis_compr

Deskribapena 1

Ur gozo eta gazietako kuskubiko moluskua, 40 mm-ko luzerara irits daiteke eta hainbat morfologia izan ditzake (beltz eta marroi argiaren arteko kolorea, edo marra zuri eta marroiekin). Sabelalde konbexua du, eta alde horretatik ipintzen denean, erori egiten da, zebra-muskuilua (D.polymorpha) ez bezala. Larbak zebra-muskuiluaren larbengandik bereiztea ia ezinezkoa da, duten morfologia dela eta.

Biologia 1

Ernalketaren ondoren, larba mikroskopiakoak garatzen dira egun batzuetan zehar, maskor ñimiñoak osatuz. 3-4 astetan zehar korronteak garraiatzen ditu, beren zilioekin elikatzen dira eta finkatzeko substratu egokiak bilatzen dituzte. Etapa honetan heriotza-tasa %99ra irits daiteke. Substratu gogorrak nahiago dituzte finkatzeko, legarra, harea edo lohia baino.

Habitata 1

Ibaiak, lakuak, ur gozoko edo gazitasun gutxiko (%3tik behera) aintzirak. 0-28 m arteko sakoneretan aurkitu dira.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Global Invasive Species Database, U.S. Geological Survey.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Ornogabe ez artropodoak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_invertebrados_na.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/22

Más Información

NatuSfera Mapa