Eriocheir sinensis (Edwards, 1853)

Karramarro txinatarra
Eriocheir_sinensis_01 Eriocheir_sinensis_02_compr

Deskribapena 1

Oskola kolore marroi argikoa, atzapar iledunak gorputz-adar zuriekin (normalean tamaina berekoak), gorputzaren forma biribila eta laua, hozkadura bat begien artean, lau erraki oskolaren alboetan (laugarren errakia txikia da) eta gehienez ere 80 mm inguruko oskola. Helduen hankak, orokorrean, oskolaren zabaleraren bikoitza baino handiagoak izaten dira.

Biologia 1

Helduak ur gazietan ugaltzen dira eta banako gazteak ur gozoetarantz joaten dira, bertan 2-3 urte ematen dituztelarik (mareak dituzten zonaldeetan, ur-bazterretan induskatuz). Heldutasunera iristean, hondartzara itzultzen dira eta bertan kontzentratzen dira erruteko. Inkubazioa amaituta, larbak agertzen dira. Espezie omniboroa, banako gazteek gehienbat landareak jaten dituzte. Helduak direnean ornogabe txikiak jaten dituzte, zizareak eta txirlak barne, eta arrain txikiak ere bai.

Habitata 1

Mundu osoko klima beroetan aurkitzen da, tenperatura-tarte zabalak jasaten baititu. Egokitzeko ahalmen handia du eraldatutako ur-habitatetan bizitzeko, ur kutsatuak barne.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Proyecto invasIBER.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Krustazeoak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_crustaceos.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/110

Más Información

NatuSfera Mapa