Esox lucius (Linnaeus, 1758)

Lutxo
Esox_lucius_01_compr

Deskribapena 1

Sarritan gainditzen ditu 70 cm-ak eta 30 urtera arte bizi daiteke, metro batetik gorako luzerara eta 25 kg-ko pisura iritsiz. 110-130 ezkata inguru ditu aldameneko lerroak, kolore berdexkakoak, aldamenetako uniformetasuna hausten duten orban horixkekin. Tamaina handiko ahoa, zabala, zapala eta hortzez estalia. Bizkar-hegala gorputzaren atzeko aldean kokatzen da, isats-hegaletik hurbil eta uzki-hegalaren parean.

Biologia 1

Heldutasun sexualera iristean, 2-3 urtetan, 30 cm inguru neurtzen ditu. Ugalketa urtarrila eta martxoa bitartean burutzen du landaredia ugari duten ur-bazterreko sakontasunik gabeko zonaldeetan. Emeak 30.000 arrautza baino gehiago jar ditzake pisu-kilogramo bakoitzeko eta kumeak 5-30 egunen buruan jaiotzen dira, uraren tenperaturaren arabera. Ornogabeez elikatzen da lehen bizi-hilabeteetan zehar eta, apurka, arrainak jatera pasatzen da, hori dieta ia esklusiboa izanik 30 cm-etatik aurrera. Anfibioak, narrastiak eta hegaztien txitak ere jan ditzake.

Habitata 1

Ez du migrazio nabarmenik egiten eta batez ere korronte gutxiko ibai eta urtegietako ur geldi eta lasaietan aurkitzen da, hutsarteak, harkaitzak eta landare ugari dauden zonaldeetan. Landare horien gainean jartzen ditu arrautzak eta landareen artean babesten dira kumeak beste espezieetako harrapariengandik eta baita lutxo helduengandik ere. Oso lurraldekoia eta bakartia da.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Atas y Libro Rojo de los Peces Continentales de España.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Arrainak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_peces.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/32

Más Información

NatuSfera Mapa