Estrilda astrild (Ait.) Muhl.

Mokogorria, estrilda arrunta
Estrilda_astrild_01_compr Estrilda_astrild_02_compr

Deskribapena 1

Oso tamaina txikiko hegaztia, burua txikia, hegal oso motz eta biribilduak eta isatsa ziri forman duena. Ar helduen lumajearen kolorea arre matea da goiko zonaldeetan eta okre kolorekoa behealdean, baina biek dituzte kolore arre iluneko marratxo finak. Eztarri leuna, isatsaren behealdea beltza eta sabelaldeko erdialdea gorria ditu. Mokoa eta mozorro gorri biziak aurpegian. Emeak, arraren oso antzekoa izanik, marra gutxiago ditu bularraldean (ia lisoa), mokoan eta mozorroan kolore gorrixka duelarik, eta sabelaldean kolore gorririk gabe.

Biologia 1

Hegazti monogamo eta lurraldekoia da umatze garaian, Espainian oso ugalketa-sasoi luzea duelarik (ia urte guztian zehar). Hainbat errute izaten ditu urtean, 4-6 arrautza zurirekin. Habia bola hutsa da, nahiko handia, belar lehorrekin egina, eta beherantz zuzendua (udare baten antzera), landaredia trinkoaren artean egiten dute, zoru gainean edo gehienez ere zorutik metro batera. 11-13 egun irauten ditu inkubazioak eta 18-20 egun txiten zaintzak. Dieta gehienbat graniboroa (belar-haziak), oso gutxitan intsektuak janez.

Habitata 1

Espainian landaredia zingiratarra duten zonaldeekin lotzen da finkatzearen hasieran, baina egokitzeko duten ahalmenari esker, aurrerago, beste habitatetara pasatzen dira, esaterako, Galiziako landak, lur ureztatuak, fruta-arbolen larreak eta belarki ugari dituzte zuhaitz- eta zuhaixka-zonaldeak.

Iturriak 1

Enciclopedia de las aves de España (SEO-Birdlife).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Hegaztiak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_aves.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/111

Más Información

NatuSfera Mapa