Estrilda troglodytes (Lichtenstein, 1823)

Isats beltzeko mokogorria

Deskribapena 1

Moko gorria, mozorro gorria, lumaje grisa tonu marroi-arrosakara batekin buruan, hegaletan eta gorputzean. Isats beltza ertz zuriekin eta orban arrosakara kloakatik hurbil, bularralderantz zabal daitekeena. Gurutzatzeen ondorioz lumajeak bestelako koloreak har ditzake.

Biologia 1

Ugalketa irregularra Espainian. Ugalketa-sasoia bero-garaiekin bat etortzen da. 3-6 arrautza inguru erruten dituzte eta 12 egunetan zehar inkubatzen dituzte gutxi gorabehera. Gazteak autonomoak dira jaio eta 21. egunetik aurrera. Dieta belar-hazi txikietan eta zenbaitetan ornogabeetan (inurrien pupak, afidoak, fruta-euliak, etab.) oinarritzen da.

Habitata 1

Beste Estrilda espezie batzuen moduan, Espainian landaredia zingiratarra duten zonaldeekin lotzen da finkatzearen hasieran, baina egokitzeko duten ahalmenari esker, aurrerago, beste habitatetara pasatzen dira, esaterako, Galiziako landak, lur ureztatuak, fruta-arbolen larreak eta belarki ugari dituzte zuhaitz- eta zuhaixka-zonaldeak.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Finch Information Center.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Hegaztiak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_aves.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/115

Más Información

NatuSfera Mapa