Euplectes afer (Gmelin, 1789)

Txori ehule horia
Euplectes_afer_01 Euplectes_afer_02

Deskribapena 1

10 cm inguruko luzera duen hegaztia. Arrak lumaje beltza du kopetan eta pileoa, bizkarraldearen beheko partea eta ipurtxuntxurra berriz, horiak. Emeak arre argi kolorekoak dira, ildaska marroi ilun eta beltzekin, sabelalde zurixkarekin, pileo marroi ilun oso marradunarekin, bekain handi zuri-horixka dute mokoaren oinarritik ia garondoraino iristen dena, eta begi-zerrenda marroi iluna begiaren atzealdetik.

Biologia 1

Ohitura taldekoiak, habiagintza-koloniak osatzen dituzte. Arrak poligamoak dira eta hainbat habia eraikitzen dituzte emeak erakartzeko, obal-formakoak eta sarrera goiko partean dutenak. Elikadura gehienbat graniboroa da, baina intsektu txikiak ere jan ditzakete.

Habitata 1

Zonalde bero eta hezeetan bizi diren espezie poliginikoak, hala nola, landaredia zingiratarra duten bailak, laborantza ureztatuak, etab.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak, Quedada Natural

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Hegaztiak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_aves.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/117

Más Información

NatuSfera Mapa