Euplectes oryx (Linnaeus, 1758)

Gotzain gorria
Euplectes_oryx_01 Euplectes_oryx_02

Deskribapena 1

Arrek burua eta lepoaren aurreko aldea gorria dute, aurpegiaren aurrealdea, kopeta eta eztarria estaltzen duen mozorro beltzarekin. Bizkarraldea gorria da (zenbaitetan laranjakara), bularraldea, saihetsaldea eta sabelaldeko erdiko partea beltz kolore bizikoa, eta sabelaldeko alboak eta isatsaldeko azpiko partea gorria. Mokoa eta begiak beltzak. Isats motz eta zabala. Hegal motzak, zabalak eta biribilduak. Emeak arre-okre kolorekoak dira ildaxka marroi ilun ugarirekin; bularralde eta sabelaldea krema-kolorekoa; pileoa arre kolorekoa marra ilun ugarirekin.

Biologia 1

Ohitura taldekoiak, habiagintza-koloniak osatzen dituzte. Arrak poligamoak eta lurraldekoiak dira, 3-13 habia artean dituzte material begetalarekin emeak erakartzeko, obal-formakoak. Elikadura gehienbat graniboroa da, baina gutxitan intsektu txikiak jan ditzakete.

Habitata 1

Zonalde bero eta hezeetan bizi diren espezie poliginikoak, hala nola, landaredia zingiratarra duten bailak, laborantza ureztatuak, etab.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Hegaztiak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_aves.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/119

Más Información

NatuSfera Mapa