Gambusia holbrooki (Agassiz, 1895)

Ganbusia
Gambusia_holbrooki_compr

Deskribapena 1

Tamaina txikiko arraina, orokorrean 50 mm-etatik pasatzen ez dena. Ahoa, hortz txiki eta zorrotzez hornitua, posizio apur bat zeihar eta superoan irekitzen da. Bizkar-hegala pixka bat atzeratua du uzki-hegalekiko. Dimorfismo sexual nabarmena: emeak handiagoak dira eta sabelaldea dilatatuagoa dute. Ar helduen uzki-hegala 3. eta 5. erradioetan luzatu egiten da kopulazio-organo bat osatuz.

Biologia 1

Espezie obobibiparoa, oso goiztiarra eta ugalkorra. Heldutasun sexuala 6 hilabeterekin lor dezake eta 15-30 kume izan ditzake errute bakoitzean (3 errutera arte apirila-urria bitartean). Ar/emeen arteko proportzioa ¼-koa izaten da, 11.324 banako/100 m2-ra arteko dentsitateak lortuz. Ornogabeez elikatzen dira batik bat, diptero, kopepodo eta fidoen larba asko jaten dituztelarik.

Habitata 1

Ur motelak, sakonera gutxi eta landare ugari dituzten zonaldeak, kutsadura (hondakin-uren isuriak dituzten aintzira txikietan ere), tenperatura altuak eta oxigeno disolbatuaren kontzentrazio-maila txikiak ongi jasaten dituzte.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Atas y Libro Rojo de los Peces Continentales de España.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Arrainak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_peces.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/33

Más Información

NatuSfera Mapa