Grateloupia turuturu (Yamada, 1941)

Grateloupia_turuturu_01_compr

Deskribapena 1

Alga hau substratuan finkatzen da 5-15 mm-ko diametroa duen oin-disko bati esker eta disko horretatik estipe luze bat ateratzen da, 2 cm-ra artekoa, pixkanaka zabalduz doana 10-35 cm-ko luzera eta punta zorrotza duen orri lanzeolatuan. Kolorea gorri bizi eta arrosakara artekoa da, zenbaitetan apur bat arrea edo koloregabetua eguzkiaren ondorioz, baina orban txiki zuririk gabe.

Biologia 1

Hazkunde azkarra udaberrian eta udan zehar, metro batera arteko luzerara iritsiz. Azkar hazten da tenperatura altuetan eta gazitasun-murrizketak jasaten ditu. Gametofito eta esporofitoen fase mikroskopikoetan eta gaztaroan muskuilu eta ostren maskorretan finka daitezke. Fase gametofitikoa eta fase esporofitikoa txandakatzen dituen bizi-ziklo heteromorfikoa dute. Ugalketa antzeko morfologia duten gametofito eta esporofitoen bidez burutzen dute, habitat berean.

Habitata 1

Esposizio ertaina duten ingurune babestuak, harkaitzen eta kuskubiko moluskuen gainean, marearteko erdialdeko putzu harritsuetan eta behealdeko marearteko eta infralitoraleko zonaldeetako plataforma harritsuetan. Orokorrean itsas-hazkuntzekin lotzen da. Ongi doazkio harearen eragina duten inguruneak, efektu urragarria baitute eta substratua erabilgarri uzten baitute alga honek koloniza dezan. Askotan aurkitzen da akuikultura-instalazioetatik eta ingurune eutrofizatuetatik hurbil.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras y Asturnatura.com.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Algak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_algas.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/48

Más Información

NatuSfera Mapa