Helianthus tuberosus L.

Frantses patata, margarita handia
Helianthus_tuberosus_01_compr Helianthus_tuberosus_02 Helianthus_tuberosus_03_-_compr

Deskribapena 1

Belarki iraunkorra errizoma tuberkuludunekin. 1-2,8 m bitarteko zurtoinak, goiko aldean adarkatuak. 10-25 x 7-15 cm tamainako hostoak, arrautza forma lanzeolatukoak, akuminatuak, ertz zerratuekin, peziolo hegaldunarekin, latzak gainaldean eta pubeszentzia zurixka batekin azpialdean. Infloreszentziak 4-8 cm-ko diametrodun kapituluetan, kopuru aldakorreko talde korinbiforme eta tenteetan banatuak. Inbolukruko brakteak kolore berde ilunekoak. Fruituak kardilaun ezkatadunarekin.

Biologia 1

Abuztua eta urria bitartean loratzen da. Oso ongi jasaten ditu tenperatura altuak eta hotzak. Izotzaldiek aireko parteak hiltzen dituzte, baina tuberkuluek hainbat hilabete iraun ditzakete izoztuta. Gure latitudeetan haziak ez dira heltzera iristen, beraz, ugalketa modu begetatiboan gertatzen da tuberkulu bidez.

Habitata 1

Zonalde hezeak eta materia organiko ugari duten ibaiertzak kolonizatzen ditu, edo eragin antropozoogeno handia eta nolabaiteko hezetasun edafikoa duten biotopoak. Hobe garatzen da neutraltasunetik hurbil dagoen pH-a duten substratuetan, baina 4,5-8,2 arteko balioak jasan ditzake. Nahiago du eguzki betea eta itzal apur bat jasan dezake.

Iturriak 1

Atlas de las Plantas Alóctonas Invasoras en España.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 2

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/11
  2. (c) INVASORES - administrador, algunos derechos reservados (CC BY-SA)

Más Información

NatuSfera Mapa