Lepomis gibbosus (Linnaeus, 1758)

Eguzki-perka, eguzki-arraina
Lepomis_gibbosus_compr

Deskribapena 1

Tamaina txikiko arraina, ez du 25 cm-ko luzera gainditzen normalean. Gorputza zapala da aldamenetan eta oso kolore deigarriak ditu: lerro urdin distiratsuak burutik aldamenetarantz, orban beltz eta gorria operkuluen atzealdeko muturrean, eta sabelalde hori-gorrixka. Bizkar-hegal oso garatua, bi zati desberdinekin, aurrekoa arantzadun erradioekin eta atzekoa erradio bigunekin.

Biologia 1

Maiatza-uztaila bitartean erruten du, 16oC-tik gorako uretan. Eme batek edo gehiagok 600-5.000 arrautza inguru jartzen dituzte harean induskatutako habietan eta arrak gainbegiratzen ditu habiak. 3-5 egun bitarteko inkubazio-epea dute, arrak zaintzen ditu larbak igeri egiteko eta babestoki bat bilatzeko gai izan arte. Omniboro oportunista: ornogabe, molusku, intsektu, arrautza, kume eta arrain txikien harrapari jatuna da. Arrainei isatsetik erasotzen die, honela arrainen isatsa moztuz eta ihes egin dezaten ekidinez.

Habitata 1

Oso espezie ubikista, egokitze-ahalmen handia du putzu eta sakonera gutxiko zonaldeetan bizitzeko, oso erresistentea da udako garaien aurrean, ibaietan emari txikia eta ur geldiak daudenean.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Atas y Libro Rojo de los Peces Continentales de España.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Arrainak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_peces.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/34

Más Información

NatuSfera Mapa